Eskubideak eskatzeko eskubidea
Zer da eskubide bat?
Zuzenbidea justizia-postulatuetan oinarritzen da, eta gizarteko giza jokabidea arautzen duen arau- eta erakunde-ordena osatzen du....[https://definicion.de › derecho]
Nork ditu eskubideak?
Pertsona guztiok dugu eskubideak izateko eskubidea, edo, eskura ez ditugunean, eskubide horiek eskatzeko eskubidea.
Zertarako balio didate?
Jakinaren gainean bazaude, zure eskubideak ezagutzen badituzu, laguntza-sareak badituzu... horrek guztiak ahalduntzen laguntzen dizu, eta lan duin bat lortzeko aukera gehiago izango dituzu.
Ezagutzearen garrantzia...
Legeak ezartzen dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea bezain garrantzitsua da eskubide eta betebehar horiek exijitzeko eta errespetarazteko baldintzak lantzea, emakume langile gisa onartu eta geure burua baloratzetik abiatuta.
Hau ez da erraza, ezta berehalakoa ere. Informazioarekin batera, badira norberaren errealitateak, une eta/edo egoera bakoitzean eragina duten hainbat baldintzatzailek zeharkatuta. Ez da idealena egiten, ahal dena baizik.
Murgildu eta saretu gure elkarteetan!
Gure eskubideak ondorengo guneetan
Lan-zuzenbidea
Etxeko eta zaintzako lana oraindik ere lanaren araubide orokorraz aparteko kasu gisa tratatzen da.
Oraingoz hori arautzen duen hitzarmen kolektiborik ez badago ere, badira araudi batzuk etxeko langileei beren eskubideak exijitzeko aukera ematen dietenak.
Abusuak, kontrola eta urraketak
Etxeko lanaren eta zaintzaren sektoreak diskriminazioa eta jazarpena beste sektore batzuek baino intentsitate handiagoarekin jasateko baldintzak betetzen ditu. Batez ere, langile hori gure lurraldean egoera administratibo irregularrean bizi den langile atzerritarra bada eta barne-lana gehitzen zaionean, baldintza horiek askotan sexu-jazarpena eta sexu-abusua izatera eramaten dute.
Eskubideak eta atzerritartasuna
Ezkutuko enplegua Europar Batasunekoak ez diren estatuetatik datozen pertsonen lan-immigrazioa geldiarazteko atzerritartasunaren arloko arau zorrotzen ondorioa da.
Migratzaile irregularrak asko interesatzen zaizkie sektore jakin batzuei; izan ere, paperik gabeko migratzaileak bizirik iraun behar du erregularizatzeko behar den aldia betetzen duen bitartean, eta lana baldintza gogorrenetan onartzen du.

Idatzizko kontratua
Funtsezko tresna da zure eskubideak baliatzeko eta beste batzuk eskuratzeko.

Atsedenaldia
Asteko atsedenaldiak eta lanaldien arteko atsedenaldiak izateko eskubidea

Gizarte Segurantza
Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen onurak eta betebeharrak.

Eskubideen urraketa
Gure lanean jazarpen egoera baten aurrean zer egin behar den jakitea.

Kontratudun errotze soziala
Lan-kontratu baten bidez lan- eta egoitza-baimena lortzeko ezinbesteko baldintzak.