Behatokia

Interdependientes

Interdependientes

Etxeko eta zaintzako langileen eskubideak urratzen dituzten egoerei buruzko datuak biltzea, antolatzea eta aztertzea.

Etxeko eta zaintzako langileak koronabirusaren krisiaren aurrean

Etxeko eta zaintzako langilea zara eta zure lan-baldintzetan eragina izan du koronabirusaren krisiak?

ZERGATIK EGITEN DUGU INKESTA HAU?

Aitortu gabeko eskubideak, hala nola langabezia-prestazioa, kaleratzeen aurrean babes urriagoa izatea (kaleratze bidegabeak), lan-arriskuen prebentziorako legean ez sartzea, klandestinitatera kondenatzen duen atzerritartasun-lege batek, eta beste hainbat arrazoik zaurgarritasuna eragiten dute, bereziki Gobernuak onartutako ezohiko babes-neurrietatik kanpo geratu garelako.
DENOK elkar zaintzeko garaia da. Ezinbestekoa da eskubideetan eta osasunean babes handiagoa bermatzea gure gizartean zainketen ardura hartzen ari direnentzat. Azken horiek ari dira bidegabea den eta generoarekiko desorekatuta dagoen zainketen sistema soziala baten gabeziak estaltzen.
Alerta honek kolektiboki hausnartzeko balio dezala, eta bizitza guztietarako funtsezkoak diren lan horiek era bidezkoagoan aitortu eta banatzeko neurriak hartu daitezela.