Nor garen

Zer da INTERDEPENDENTEAK? Eskubideak, beharrak eta erantzukizunak

Plataforma birtuala da, erraza erabiltzeko eta doakoa, EAEko etxeko eta zaintzako langileentzat bereziki diseinatua

Nondik sortu da? Nor gara?

Interdependenteak Mundubat Fundazioak eta Trabajadoras No Domesticadas taldeak bultzatutako proiektu bateratua da, Nazioarteko Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Mundubat Fundazioa Euskal Herriko GGKE bat da. 30 urte baino gehiago darama mundu hobea eraikitzeko lanean. Genero Sailak horrelako prozesuak babestearen aldeko apustu sendoa egin du. Ekonomia feministaren ildoa eta zaintza ekonomia dira gure ildo estrategiko nagusiak, bai Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzan, bai Nazioarteko Lankidetzan.

Trabajadoras no domesticadas emakume feministen talde bat da. Partaide gehienak etxeko langileak dira, baina bestelakoak ere badira taldean. Sektoreko lan-baldintzak hobetzeaz gain, errotik eraldatu nahi ditu egungo gizartea eta  munduko ipar eta hegoaldeko emakume pobretuen bizitza eta gorputzen gaineko zaintza-beharrak konpondu ezinean ari diren moduak.

Zergatik? Zertarako?

Eskubideen urraketa eta ez-betetze egoerak prebenitzea.

  • Munduko ipar eta hegoaldeko langileen antolaketa-esperientziak gizarteratzea eta konpartitzea.
  • Etxeko eta zaintzako langileen antolaketa kolektiboa sustatzea.
  • Zaintza banatzearen eta berrantolatzearen alde egitea, behar, erantzukizun eta eskubide kolektibo gisa hartuta.

Zer aurkituko duzu plataforma honetan?

Interdependenteak. Hainbat atal eskaintzen ditu, eta horietan honako hauei buruzko informazioa aurki dezakezu:

  • Laneko eta Gizarte Segurantzako eskubideak, pedagogikoki azalduak, eta nominen, kontratatuen eta abarren inprimakiak eta ereduak.
  • Atzerritartasun gaietan laguntzen duten erakundeak. Laneko sexu-jazarpen eta tratu txarretan espezializatutako erakundeak.
  • Emakumeen elkarteak eta feministak, parte hartzeko. Etxeko enpleguari eta ekonomia feministari buruzko material idatziak eta ikus-entzunezkoak.
  • Iparraldeko eta hegoaldeko zaintzako eta etxeko langileen erakunde globalen berri interesgarriak.
  • Agenda eguneratua, gai horiekin lotuta EAEn izango diren hurrengo ekitaldiekin.

Eta doako aholkularitza juridikorako online gune birtual bat, honako hauekin:

  • Isilpeko web-mail bat, espezialista bati kontsultatzeko.
  • Langileen foro bat, beste lankide batzuekin zalantzak, egoerak eta bizipenak partekatzeko, isolamendua hausteko, esperientziak sozializatzeko eta elkarri laguntzeko.

Gure borroka ikurrak

Kalean behar izaten dira etxeko eta zaintzako lana egungo gizartearen garapenerako ezinbestekoa dela erakusten lagunduko diguten ikurrak. Hartara, lanean erabiltzen ditugun hainbat baliabide sinbolotzat hartzen ditugu, etxeko eta zaintzako enplegua duintzearen aldeko aldarrikapena kalera ateratzeko.

Norantz goazen...

Etxeko eta zaintzako langileen sarea